(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)

Autor:
Zaldua González, Iban
Editorial:
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490276730
Idioma
Publicado
2016
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
11,99€

Nola bete kontrazal bat? Ohikoena, liburuaren laburpen/goraipamen bat kokatzea da. Baina sekula ez dago argi zein den testu horren benetako egilea, sinatuta ez datorren liburuko bakarra den neurrian. Printzipioz editoreak izan beharko luke sinadurarik gabeko sinatzailea, liburuaren alde eginez: lan-hau-e-zin-bes-te- koa-da, e-ros-i! Baina argitaletxe askok egileei eurei enkargatzen diete kontrazaleko testua. Gutxitan idazten dute, ordea, singularraren 1. pertsonan, fikzioari –editorialarena dela– eutsiz. Izan ere, askotan, liburuko fikziorik lortuena kontrazalekoa da. Beste aukera bat: obraren lagin bat ipintzea. Baina nola jakin aukeratutako erakuskaria benetan esanguratsua den? Edo, okerrago, zer gertatzen da liburuko gainontzeko pasarte guztien gainetik badago? Azkenik, egileak liburuaren edukiarekin lotura zuzenik ez duen testu bat propio sor dezake, hemen bezala. Nahiz eta hau ere, ahalegin guztiak egin arren, ez dugun sinatuko, eta ez dugun lortuko singularraren 1. pertsonan idaztea, kontrazalaren lege ezkutuen menpe baikaude betiere.