Behi eroak

Autor:
Iturregi Escondrillas, Patxi
Editorial:
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490274927
Idioma
Publicado
2016
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
9,49€

Era guztietakoak dira bilduma honetako hamabi ipuinak. Deskribaturiko giroetan berdin topatuko dituzu drogaren mundu marjinala eta hiriko oligarkia harroa, musikazale modernoak nahiz baserritarrak, klase ertain eta erdipurdikoenetik pasatuta; tonuan seriotik barregarrira dabil idazlea, hitz erdikako iradokizuna nahiago duen arren; estiloan, berriz, noiz arin eta jostalari, noiz mantso eta dotore, beti ipuinari egokiturik. Dozena bat ipuin eta beste hainbat mundu, beraz, egilearen abilezia erakusten digutenak, bai gizakion bihotz barnera begiratzeko, bai gizarteko barruti eta gorabehera desberdinei antzemateko. Eta irakurketak uzten duen atseginaren atzean galdera bat, agian, gure bizimoduaren zentzugabeaz, bizitzaren beraren absurdoaz.