Euskal Piratak

Autor:
Mendizabal Elordi, Iñaki
Editorial:
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788471486912
Idioma
Publicado
2022
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
7,49€

Eman diezaiogun bide gure jakingurari, haizearen esanetara jarri eta abia gaitezen mundu berri batera, mundu maltzur eta gordin batera, non abenturak berak gidatuko gaituen zazpi itsasoetan barrena egingo dugun bidaia arriskutsuan. Boga dezagun aspaldiko uretan, eta, abordatzera! garrasi basatiarekin batera, egin dezagun salto historiaren ontziaren bizkarrera, garai bateko euskal pirata ospetsuenak ezagutzeko, hots, Mediterraneoko zokondo ezkutuenetatik Ternuako ur jelatuetaraino beldurra erein zutenak. Ezagutu ditzagun beraien ohitura eta lapurreta-teknikak, epopeia eta eskasiak ere. Ontziratu gaitezen Joannes Suhigaraychipi, Ixtebe Pellot, Jean Lafitte, Michel le Basque edo Pedro Larraondorekin haien ibileren lekuko izateko.