Gauez harrizko zubiaren azpian

Autor:
Perutz, Leo
Editorial:
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490279571
Idioma
Publicado
2019
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
10,99€

Liburu berezia duzu esku artean: lehen begiratuan, istorio sorta bat dirudi, denak ere Pragan girotuak XVI. mendearen azken aldera. Bertan agertzen dira kaleko musikariak, diru-mailegatzaileak, alkimistak, errabinoak, gortesauak, bufoiak, enperadoreak, zaldunak, maitaleak gizarte ñabar, koloretsu eta askotarikoa. Apurka, baina, ipuinen arteko loturak sumatzen ditugu, eta konturatuz goaz denen artean istorio osoago bat eratzen dutela, argumentu ondo lotua duen zinezko eleberri historiko bat. Fabulaziorako gaitasun paregabea erakusten dute narraziook, maisuki uztartzen dituztenak kondaira eta historia, umorea eta abentura, fantasia eta garaiko ohituren deskribapena. Duela lau mendeko Praga liluragarri bat agerrarazten digu egileak, giza arimaren ezagutza sakonez eta, aldi berean, XX. mendean betiko galdu zen Erdi Europako kultura juduaren nostalgiaz. Nobela aparta, orain, lau eskutara egindako itzulpen bikain honi esker euskaraz dasta dezakeguna. Liburu berezia duzu esku artean: lehen begiratuan, istorio sorta bat dirudi, denak ere Pragan girotuak XVI. mendearen azken aldera. Bertan agertzen dira kaleko musikariak, diru-mailegatzaileak, alkimistak, errabinoak, gortesauak, bufoiak, enperadoreak, zaldunak, maitaleak gizarte ñabar, koloretsu eta askotarikoa. Apurka, baina, ipuinen arteko loturak sumatzen ditugu, eta konturatuz goaz denen artean istorio osoago bat eratzen dutela, argumentu ondo lotua duen zinezko eleberri historiko bat. Fabulaziorako gaitasun paregabea erakusten dute narraziook, maisuki uztartzen dituztenak kondaira eta historia, umorea eta abentura, fantasia eta garaiko ohituren deskribapena. Duela lau mendeko Praga liluragarri bat agerrarazten digu egileak, giza arimaren ezagutza sakonez eta, aldi berean, XX. mendean betiko galdu zen Erdi Europako kultura juduaren nostalgiaz. Nobela aparta, orain, lau eskutara egindako itzulpen bikain honi esker euskaraz dasta dezakeguna.