Historia, arraza, nazioa

Autor:
Azurmendi Otaegi, Joxe
Editorial:
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490272985
Idioma
Publicado
2014
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
14,99€

Egia unibertsal eta eztabaidagabetzat hartzen direnetako asko gezur interesatuak edo gaizki-ulertu zabalduak izaten dira maiz (biak batera, gehienetan). Halako zerbait gertatzen da nazioaren kontzeptu aleman eta frantses direlakoekin: lehena erromantikoa eta bigarrena liberala (iritzi orokortu horren arabera); bata odolean, hizkuntzan, ohituretan oinarritua, eta bestea lurralde berean bizi diren gizonemakumeen borondate komunean, omen. Uste horren jatorri eta bilakaera aztertu du Joxe Azurmendik, bereziki Ernest Renan pentsalari bretoiaren idatziak arakatuz, baita XIX. mendeko intelektual frantses eta alemanen arteko polemika ugariak ere. Arraza, historia eta nazioaren arteko harreman konplexu eta askotarikoak xehekiro miatuaz, ideia horien garapen eta eragin zabala ikusiko dugu, baita Europaren bi mendeko historian utzi duen arrasto sakona ere: nazionalismoak, gerrak, inperialismoa, arrazismoa?