Hitza hitz. Txillardegirekin solasean

Autor:
Agirre Odriozola, Joxean
Editorial:
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490276488
Idioma
Publicado
2017
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
6,99€

Gaztetatik izan ditu Txillardegik bi goiburu, bere bizitzaren gidari: aberria eta euskara, eta batean nahiz bestean utzi du bere arrastoa, euskal literaturaren berritzailea izan baitzen, euskara batuaren bultzatzaile eta egileetakoa, Ekin eta gero ETAren sortzailea... Zalantzarik gabe esan daiteke, Txillardegi dugula XX. mendearen bigarren erdiko protagonistetako bat. Dena dela, elkarri loturiko bi ardatz horiek ez ezik, beste alderdi interesgarri asko ere baditu Jose Luis Alvarez Enparantzaren izaerak: injinerua da, piano jolea, filosofiazalea, hizkuntzalaria... Prisma ugari horien pean nortasun aberats eta bizia suma daiteke, bihurri eta kontentagaitza, pentsakor eta ekintzailea. Joxean Agirrerekin izandako solasaldi mamitsu honetan bere bizialdi osoari egiten dio errepasoa, bere iritzi eta oroitzapenak kontatuaz ezertxo ere isiltzeke, bere buruari inongo zentsurarik ezarri gabe. Aldeko nahiz kontrako sutsuak izan ditu Txillardegik, baina bai batzuek bai besteek onartzen diote zintzotasun intelektual osoa eta saldu ezinezko sintzeridadea.