Moio gordetzea ezinezkoa zen

Autor:
Miner Perez, Kattalin
Editorial:
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490279441
Idioma
Publicado
2019
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
8,99€

Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da gertatu berria den zerbait, gertatu zen hura izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin gertatu zen hartaz?. Halakoak galdetzen dizkio Kattalin Minerrek bere buruari liburuaren atarian, hamar urte lehenago hil zen Aimar Elosegi Ansa Moio bere lagun minaz oroitzean. Suizidioa eta transexualitatea, gure gizartea durduzatzen duten bi tabu elkartu ziren heriotza horretan. Bere garaian zirraraz eta hunkiduraz beteriko erantzuna izan zen Hernaniko herrian, lagunarenganako maitasunaz gainera transexualitatearekiko enpatia eta jarrera berri baten beharra aldarrikatu zituena. Urteak igaro ahala, ordea, zer geratu da? Ez ote da maila intimora igaro dimentsio publiko eta politikoa erdietsi zituen kasua? Hipotesi horretatik abiatuta, hainbat elkarrizketa egin ditu Minerrek: Moioren kuadrillako lagunekin, haren anaiarekin, Medeak taldeko feministekin, omenaldian bertso gogoagarriak kantatu zituen Maialen Lujanbiorekin, Moioren azken gutuna argitaratu zuen Iratxe Retolazarekin, Brayan Altimasbere hernaniar trans gaztearekin Guztien artean Aimarren bizitza eta heriotzaren erretratu eta memoria osatzeaz gain, pertsona transexualek gainditu beharreko oztopo ikusgarri zein ikusezinak marrazten dira, gure gizartearen transfobia aitortu zein aitortu gabeak, azken batean. Erreportaje bizi, zintzo eta sakona eskaintzen zaigu, hortaz, guztioi zer pentsatua eman beharko ligukeena.