Oilarraren promesa

Autor:
Irigoien Aranberri, Joan Mari
Editorial:
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490274545
Idioma
Publicado
2016
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
8,49€

Azpil herriaren zanpaketa eta desegitea kontatzen du nobela honek, eta herri horrek bizirik irauteko egiten dituen ametsak eta borrokak. Idazlearen jaioterri Altza ikus dezakegu hor, ondoko hiriburuak irentsi eta urbanismo txikitzaile batez desitxuratua, baina baita Euskal Herriaren bizinahi eta eutsi beharra ere Francoren diktadurapean, edo Pinocheten estatu-kolpea Chileko presidente Allenderen kontra, iparramerikarren laguntzaz. Kontakizun bixi eta gozoa da Oilarraren promesa, utopiaren errebeldia eta idealismoaren samurtasuna elkartzen dituena, freskotasunez eta baita injenuitate apur batez ere. Izan ere, hauxe da Joan Mari Irigoienek idatzitako lehen nobela, gaztetan Hego Amerikako errealismo magikoaren eraginpean ondua eta hiru hamarkadaren ondoren goitik behera berrituta aurkezten duguna, idazleak zati handiak kendu eta berri batzuk erantsi eta gero. Oraindik ere bizirik baitaude munduko handi-mandien gehiegikeriak, txikien protestak, eta horren ondorioz sorturiko literatura.