Otsoa etorriko da

Autor:
Irasizabal Izagirre, Iñaki
Editorial:
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788413602592
Idioma
Publicado
2023
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
7,49€

28 urte ditu Maiderrek, berak bakarrik hazten duen zazpi urteko seme bat, Iraitz, eta beste hainbat arazo: Unax neba gaztea desagerturik dago duela bi urtetik, eta hilketa baten egilea dela uste du poliziak; lantokian, Legarra ugazaba eskuluzeak beregan jarri ditu begiak; eta, gainera, txikitan abandonatu zituen aita hilzorian dagoela eta, haren andre lagunaren deia jaso du, mesedez ikustera joateko Bartzelonara. Bizitza ez dela ipuinetan bezalakoa aspaldi ikasi zuen Maiderrek, otsoak are letagin zorrotzago eta luzeagoak dituela eta zure etxea erraz asko bota dezakeela, adreiluz eraikia izan arren. Zer egingo du orduan aterpe ziurrik ez daukanak?