SPrako tranbia

Autor:
Elorriaga Lopez de Letona, Unai
Editorial:
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788497837842
Idioma
Publicado
2009
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
8,99€

Benetako harribitxi bat da SPrako tranbia, lehen obra batean harrigarria den maisutasunaz idatzia. Harrigarria da gai nagusia ere, egilea gaztea izaki: agure baten eromen prozesua, izugarria izanda ere espanturik gabe kontatua; eta hunkigarria, dudarik gabe. Gaiaren gainetik, azpimarratzekoa da sentipenak transmititzeko egileak daukan modu berezia, sentimenduez aritzeko estilo fin eta dotore hori. Protagonisten artean solasaldi txinpartatsuak topatuko ditugu, pasadizo xelebreak, erromantizismo samurrez edo sentsualtasun lotsati batez beteriko pasarteak, edo lente distortsionatu batekin ikusiagatik guztiz erreala zaigun egunerokotasun bat. Ohartzekoa da, halaber, obraren umorea: Elorriagak ez du algara bilatzen, baina ironia mehe bat sumatzen da orriz orri, bai istorioari eta pertsonaiei dagokienez, baita hizkuntzari eta idazketari buruz ere, bere langintza ongi ezagutzen duen egilea denez jolasak, paradoxak eta bestelako keinuak tartekatzen baititu Elorriagak, idazle maiteentzako omenaldiekin batera.