Besteen odola

Autor:
De Beauvoir, Simone
Editorial:
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788413600307
Idioma
Publicado
2021
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
9,99€

Jean Blomart, etxe oneko semea, kontzientziaren ausikiekin bizi da gaztetatik: bere jatorri burgesaren eta langile-klasearen artean hautatu beharraz, hasieran; komunisten estrategiaren eta sindikalismo hutsaren artean, gero; neska baten maitasun sutsua onartu edo ez, bitartean; naziei aurre egitekotan armak eskuetan hartu edo ez, hurrena. Norberaren ekintzek beste batzuen bizitzan ere ondorio zuzenak izaten baititu, norbere odola ez ezik, besteena ere jokoan jarriz. 1945ean kaleratutako eleberri honek II. Mundu Gerraren aurreko giroa eta Frantziako erresistentzia azaltzen ditu batik bat, baina, horrez gain, hainbat pertsonaiaren erretratu bikainak eskaintzen dizkigu, beren kontraesan eta gazi-gozo guztiekin: Hélène, Paul, Marcel, Madeleine...