Ez naiz ondo akordatzen

Autor:
Linazasoro Izagirre, Karlos
Editorial:
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788413603230
Idioma
Publicado
2024
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
9,49€

Santu baten bizitza kontatzen duen idazkiari deitzen zaio hagiografia, eta honako hau duzue, egileak berak kontatuta, bere santu-bizitzaren azalpen xehe eta guztizkoa, menosten hasitako oroimenak uzten dion neurrian betiere. Bertan aurkituko ditu irakurleak mirari harrigarriak, hitzaldi txundigarriak, esku-erakutsi miragarriak, doatsutasunezko ekintzak Baita adarjotze bikainak, megalomania gaitzak, hipokondria galantak, erudizio alferrikakoa. Ironiaren ukitu etengabea, estilistaren esku-joko orohartzailea, literaturazalearen presentzia nonahi eta noiznahikoa Horra liburu bakan, bakar eta desberdin honen ezaugarrietako batzuk. On egin!