Valverde Tejedor, Mikel

Mikel Valverde Gasteizen jaio zen 1966an. Arte Ederrak ikasi zituen Leioako Unibertsitatean (Bizkaia). Ikasketak amaitu bezain laster, lagun batzuen eskutik sartu zen haur literaturaren munduan, eta hasieratik bertatik konturatu zen mundu hori zela gehien gustatzen zitzaiona. http://mikelvalverde.blogspot.com